euskaraespañol

Pint of Science zientzia dibulgazio jaialdia

When and where

From: 22/05/2023 To: 24/05/2023

Location

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Image
Javier Aizpurua Materialen Fisika Zentroko Ikerketa-irakaslea (artxiboko argazkia) | Photo: Pint of Science

Description

Pint of science 2023, ikertzaileak eta ikusleak tabernetan elkartzea proposatzen duen zientzia-dibulgazio ekimena maiatzaren 22, 23 eta 24an iritsiko da Donostialdeko, tabernak zientzia eta esperientziaz betetzeko asmoz. Jaialdiaren 8. edizio honetan Donostiako 4 tabernek eta, berrikuntza bezala, Oreretako taberna batek hartuko dute parte, 3 egunetan zehar guztira 28 zientzialarik aurkezturiko 24 hitzaldi eskainiz. Gutiz doakoa den ekitaldi honen egitaraua, tabernetako helbideak, aurkezpenen gaiak eta ordutegiak jasotzen dituene, osorik aurki daiteke https://pintofscience.es/events/sansebastian webean.

Donostian egingo den jaialdian, gaurkotasuneko gaiak aztertuko dira, etorkizuneko sendagai adimentsu eta materialen garapena, gure planetaren eta gure buruaren bitxikeriak esaterako. Edizio honetako ekitaldietan zuzeneko esperimentuak eta erakustaldiak, bakarrizketa zientifikoak, ikuskizunak edo proiekzioak izango dira protagonistak, hitzaldiak are atseginagoak eta diamikoagoak eginez. Hitzaldiak honako tabernetan ospatuko dira: Ñam (Antigua), Mala Gissona, Alboka, y Amuitz. Era berean, aurten berrikuntza gisa, Oreretako Manuel tabernan saio bat egingo da.

Bestalde, edizio honetan, ikerketa-zentroetako, unibertsitateetako eta komunitate zientifikoko erakundeetako hizlariek hartuko dute parte, besteak beste, CIC biomaGUNE, DIPC, Biodonostia, Aranzadi, BCBL, Polymat. Hizlari protagonisten artean, Jordi Llop-ek motordun nanomedikuntzei buruz hitz egingo du, Gabriel Molinak teknologia kuantikoetan argiak duen botereari buruzko hitzaldia emango du eta Ander Izetak zelula kantzerigeno “turuletoei” nola aurre egin azalduko digu. Programa osoa ikusgai dago https://pintofscience.es/events/sansebastian.

Pint of Science 2013ko maiatzean jaio zen Erresuma Batuan, bi ikertzailek (Michael Mostkin eta Praveen Paul) beren laborategietan, gaixotasun mentala zuten pertsonei buruturiko ikerketa erakusteko ekitaldi bat antolatu zutenean. Paziente horietan ikerketaren inguruko azalpenak izan zuen eragin handiaren ondorioz, eta jendea zientziara gerturatu izanagatik, zientzia jendea elkartzen den lekura eramatea erabaki zute. Baina nora ordea? Tabernetara. Gutxi izango ziren handik urte batzuetara, jaialdi ezagun horrek munduari bira emango ziola usteko zutenak.