-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Graduazio berria IMH Campusan
- Kronika
First publication date: 31/03/2023
![](https://ehu.eus/documents/10136/44179698/graduacion_IMH_web.jpg/a21d63e5-0902-ee99-7c03-f3e611ecf1ed?t=1681801785822)
IMH Campuseko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako 2021-2022 promozioko Prozesu eta Produktu Berrikuntzan Ingeniaritza Gradu, Digital Manufaturing unibertsite master, Fabrikazio Aditibako unibertsitate espezializazioaren ikasleei diploma banatu zitzaien zentroko Alberto Ortueta Areto Nagusian, Elgoibarren. Zentro hau Euskal Herriko Unibertsitatera atxikitako ikastegia da 2011 urtetik. Ekitaldian Itxaro De Isusi Graduko ikasle ohiak parte hartu zuen, ikasle ohien ordezkari gisa, eta espediente onenak aipamen berezia izan zuten: Peio Aguado Altuna (gradua), Iñaki Rubio Ortubay (masterra) eta Itziar Ruiz Moraza (fabrikazio aditiboa). Agustin Erkizia UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea, Ixaka Egurbide IMH Campuseko zuzendaria, Ane Beitia Elgoibarko alkatea, Iker Estensoro Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko zuzendari nagusia eta, Josu Riezu AFM Clusterreko pertsonen arloko zuzendaria ekitaldiaren buru izan ziren. Elgoibarko Biraka dantza emanaldiak ekitaldiari amaiera eman zion.