euskaraespañol

Image of the day

Gasteizko Nazioarteko Zuzenbide eta Nazioarteko Harremanen Ikastaroak

  • Photocampus

First publication date: 11/07/2023

Image

NON: Letren Fakultatea (Arabako Campusa). NOIZ: 2023ko uztailaren 10ean. NORK: Nuria González. UPV/EHU.

 

Atzo, Arabako Campuseko Letren Fakultatean, UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbide eta Nazioarteko Harremanen ikastaroen edizio berri baten inaugurazioa izan zen. Ikastaroak, tradizio luzekoak, 1946an hasi ziren eta 1981az geroztik euskal unibertsitate publikoaren baitan antolatzen dira. Irekiera ekitaldian Eva Ferreira errektoreak parte hartu zuen, ekimen honen garrantzi akademikoa azpimarratuz. Aurtengo edizioa uztailaren 14ra arte luzatuko da eta bere programan Ukrainako gerraren azterketa nabarmentzen da.

 

Saileko argazki guztiak Photocampusen.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus