euskaraespañol

Zetazeoen lehorreratzeari buruzko ikastaroa

  • Event

When and where

31/05/2024, 10:00

Location

Plentziako Itsas Estazioa (PIE)
Areatza Pasealekua. -48620- Plentzia (Bizkaia)

Description

Plentziako Itsas Estazioan, 10:00etan; eta Getariako hondartzan, 17:00etan, zetazeoak eta itsas dortokak lehorreratzen direnean egin beharreko ekintzei buruzko ikastaroak izango dira ostiral honetan.

Bi ikastaroak Plentziako Itsas Estazioan (PIE-UPV/EHU) mendeko Euskadiko Lehorreratze Sareak (SAREUS) eta Santurtziko verballenas.com enpresak antolatu dituzte.

Ikastaroak beren lanagatik eta zaletasunengatik kostaldearekin zerikusia duten pertsona eta erakunde guztiei zuzenduta daude: Itsasoko Gurutze Gorriko kideei, segurtasun-indarrei, surferei, urpekaritza-klubei eta abarri.

Bi jardunaldi horiek, antolatzaileek ez ezik, Galiziako Itsas Ugaztunak Aztertzeko Koordinakundearen mendeko erkidego horretako Lehorreratze Sareko arduradunek ere emango dituzte.

Ikastaroaren lehen zatian, zetazeo bat lehorreratzen denean egin beharreko ekintzei buruzko hitzaldi orientagarri bat emango da, eta, bigarren zatian, hondartzan bertan egingo den praktika bat, lehorreratutako zetazeoaren arreta-simulazio bat eginez.