euskaraespañol

Udazkeneko uzta

  • Photocampus

First publication date: 07/11/2022

Image

NON: Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza. NOIZ: 2022ko urriaren 6a. NORK: Arantza Muñoz. Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordetza.

Espero diren udazkeneko euriteek ez dute soilik jasaten dugun lehorte iraunkorra baretuko, espero den beste uzta baten esnatzearen iragarpen ere badira: perretxikoak. Ikusten dira saskiak mendietan nora ezean, harrapakin preziatu horren bila, oraingoz eskas.

Ez dugu oso urrutira joan behar izan lurraren esnatze horren erakusgarri bat ikusteko. Baina beti kontuz ibili behar dugu biltzen dugunarekin, eta are gehiago esperientziarik eza handia bada.

Eguneko irudi guztiak Photocampus atalean ikus ditzakezu.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus