-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
2023rako aurrekontuaren proiektua aurkeztu da Gobernu Kontseiluan
- News
First publication date: 23/02/2023
![UPV/EHU. Bizkaiko Kanpusa](https://ehu.eus/documents/10136/43067585/Consejo-Gobierno-Presupuestos_web.jpg/c056872d-9d95-fee0-89b5-c9306fa58a25?t=1677155470000)
UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren bileran, errektorego taldeak unibertsitate publikoaren 2023ko ekitaldirako aurrekontu proiektuaren zifra nagusiak aurkeztu ditu. Orotara, 494,54 miloi euroko aurrekontua aurreikusten da proiektuan. Iazko ekitaldian, Euskal Herriko Unibertsitateak 460,64 milioi euroko aurrekontua izan zuen. Beraz, proiektuko zenbatekoa % 5,24 handiagoa da aurreko ekitaldikoa baino. Dokumentua Gobernu Kontseiluan behin aurkeztuta, organo horretako kideek zuzenketak aurkeztu ahal izango dituzte martxoaren 21etik 31ra bitartean. Apirilaren 18an berriro aurkeztuko zaio Gobernu Kontseiluari, eta,onartuz gero, UPV/EHUko Gizarte Kontseiluari bidaliko zaio, egoki iritziz gero, behin betiko onar dezan.