euskaraespañol

Inklusioaren bidea saretzen

Hezkuntza+ komunitatea+ ikerkuntza Nazioarteko Kongresua aurkeztu da, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean

  • News

First publication date: 27/10/2023

Arg (ezkerretik eskuinera) Esti Amenabarro, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko irakaslea eta Inkluni ikerketa taldeko ikertzailea. Beñat Amenabar, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko dekanoa, eta Joxe Amiama, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko irakaslea eta Inkluni ikerketa taldeko ikertzailea | Photo: UPV/EHU

Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko HEFA I eraikineko Gradu aretoan aurkeztu da 2024ko martxoaren 14 eta 15ean 'Inklusioaren bidea saretzen. Hezkuntza + komunitatea+ikerkuntza' izenburupean burutuko den Nazioarteko Kongresua. Aipatu kongresu honetan inklusioaren inguruan nazioarteko erreferenteek parte hartuko dute, Mel Ainscow, Carmen Alba, besteen artean. RUEIk (Hezkuntza inklusiboaren inguruko Unibertsitateen sarea) eta UPV/EHUko INKLUNI ikerketa taldeak elkarlanean antolatuta burutuko da aipatu nazioarteko kongresua.

Kongresu honen bidez, inklusioaren inguruan gogoeta zabaldu nahi da, eskola eremuaz haratago, komunitatea eta ikerkuntza bateratu eta bestelako begirada batzuekin hornitu. Inklusioa, benetakoa izan dadin beharrezkoak ditu askotariko begiradak eta honenbestez kongresu honetan, inklusioari ertz eta ikuspegi desberdinetatik begiratu nahi diote,  honela komunitatea, sareak sortzea eta ikerkuntzaren garrantzia azpimarratuz, besteen artean. Inklusioak, pertsona guztien presentzia, parte hartzea eta ikaskuntza bermatzea ditu misio eta ekitatea beharrezkoa du; hori lortzeko bidean ezinbestekoa da, bere horretan duen konplexutasunaz jabetuta, bestelako begiradak ere eskaintzea.

Zentzu honetan, Unibertsitate esparruan sortua bada ere, hezkuntza zein gizarte eremuan lanean ari diren askotariko profesionalei zuzendutako kongresua da. Hausnarketarako zein burutzen ari diren praktika errealen inguruan gogoeta egiteko. Inklusioak ezinbestean etengabe eraldatze prozesuak eskatzen ditu eta kongresu honek bere hondar alea jarri nahi du honetan.

Kongresuaren inguruko informazio osoa biltzen duen web gunea hauxe: www.inkluni.eus, bertan izen emateko eta komunikazioak zein bestelako proposamenak egiteko informazioa eskaintzen da.