euskaraespañol

National Chat

Hitzaldia: ‘Landareekiko itsutasuna: gehienoi eragiten digun fenomenoa’

  • Event

When and where

26/04/2023, 19:00

Location

Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta 4. -48005- Bilbao (Bizkaia)

Description

Apirilaren 26an, arratsaldeko 19: 00tan, Ainara Achurra ikerlariak ‘Landareekiko itsutasuna: gehienoi eragiten digun fenomenoa’ hitzaldia emango du Bilboko Bidebarrieta Liburutegian. Euskadiko gazteek landare-itsutasuna dute, bertako espezieekiko ezagutza eta interes gutxiago dutelako animaliekiko baino. Nazioarteko beste herrialde batzuetan ere gertatzen da. Horregatik, gizartea biodibertsitatean alfabetatzea beharrezkoa da gaur egun eta etorkizunean izango diren erronkei aurre egiteko. 

Ainara Achurra doktorea da Biologian, eta irakaslea da UPV/EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean, Gasteizen. Gainera, KOMATZI taldeko kidea da eta landareekiko itsutasunari buruzko ikerketarekin jarraitzen du. Hitzaldia Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak antolatutako Bidebarrieta Zientifikoa zikloaren barruan dago.