euskaraespañol

Image of the day

Hitzaldia: ‘Giro ecológico y prácticas artísticas’

  • Event

When and where

14/10/2021, 11:00

Location

Gradu-aretoa - Arte Ederretako Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Description

UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatean ‘Giro ecológico y prácticas artísticas ' hitzaldia emango du José María Parreñok, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Arte Ederren Fakultateko irakasle titular eta idazleak.

“Arte ekologikoa ez da soilik natura gaitzat hartzen duena, baizik eta ekologiaren ezaugarri bereizgarriak irudikatzen dituena (iraunkortasuna, interdependentzia, izaera ziklikoa, sistemaren baliabideak mugatzea). Printzipio horiek agerian uzten dituzten obrei arte ekologikoa dei dakieke. Baina baita aldaketa edo degradazioa erakusten dutenak ere. Era berean, garrantzitsua da edertasun naturalaren kontzeptua berrikustea, arte ekologikoan erromantikoek eta ilustratuek sortutako idealizaziotik eta naturaren sinbolismotik aldentzen baita. Arte ekologikoaren helburua, azken batean, sistema ekologikoekiko enpatia sortzea da, eta, ondorioz, sistema horiekin dugun harremana aldatzea”, José María Parreñok azaldu duenez.

José María Parreño

José María Parreño Arte Ederretako Fakultateko irakasle titularra eta idazlea da. Ingurumen-kriiak gaur egungo artean duen presentzia aztertzen duten ikerketa-proiektu akademikoei lotuta dago. Goldsworthy, Casás, Lotz eta Schloser artisten katalogoetan idatzi ditu testuak. Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan Literaturaren koordinatzailea izan zen, eta Segoviako Esteban Vicente Arte Garaikidearen Museoko zuzendaria. Besteak beste komisario lanak egin ditu hurrengo erakusketetan: “Un bosque en obras. Vanguardias de la escultura española en madera” (2000), “Naturalmente artificial. El arte español y la naturaleza 1968-2006” (2006), “Frágil” (2008) eta “Tierras en tránsito. Lucía Loren” (2016).

Arte y Ecología (2014) liburuaren koeditorea eta Humanidades Ambientales. Pensamiento, arte y relatos para la gran prueba (2018) liburuaren koordinatzailea izan da. Bestaldfe, adierazpen artistikoak aztertzen dituzten artikulu eta saiakera askoren egilea da, trantsizio ekologikoa edo klima-aldaketa bezalako gaiak jorratu dituelarik.

Arte kritikari gisa, hainbat aldizkaritan eta ABC eta El País egunkarietan argitaratu du. Dozena bat poesia-liburu ere argitaratu ditu; izenburuetako batzuk honako hauek dira: Viaje de un antipático (1999) Poemas de Amor y No (2005), Un arte descontento (2006) eta Pornografía para insectos (2014).