-
Denboran zehar bidaia bat; Araiako gaztelura itzultzea
-
UPV/EHU mundu mailako abangoardian kokatu da komunikazio kritikoei dagokienez
-
Itziar Laka, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa 2024 Saria, ikerketa linguistikoagatik
-
‘FOS Detection’ proiektuak lehen saria lortu du ‘Think Big 2024’ sarietan
-
UPV/EHUren Berdintasunerako Plan berria onartu da
Unibertsitate Inklusiboari buruzko V. Kartel Lehiaketako sarien banaketa
- Kronika
First publication date: 21/12/2021
![](https://www.ehu.eus/documents/10136/33850349/5-concurso-carteles-universidad-inclusiva_dest.jpg/2bdf7513-90ab-d04b-528d-8e6001b50c43?t=1639987127271)
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuak lehiaketaren V. ediziorako deialdia egin zuen unibertsitate inklusiboaren adierazgarri izango den kartela aukeratzeko. XXI. mendeko unibertsitate inklusiboa, hau da, desgaitasunak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasle guztiei ikasketetan eta unibertsitateko jarduera guztietan sarbidea eta parte hartzeko aukera berdintasuna emango diena.
Lehiaketaren helburua da ikasleek inklusioari buruz hausnartzea eta proposamenak kartel batean isla ditzaten. Izan ere, kartel irabazlea inprimatu egiten da, gero unibertsitateko ikastegi guztietan ikus dadin.
Bosgarren edizio honetan, UPV/EHUko hiru campusetako titulazioen graduko, graduondoko eta masterreko ikasleen 43 kartel jaso ziren, eta horietatik 15 aukeratu ziren erakusketa ibiltari bat egiteko. Eta aukeratutako horien artetik daude kartel irabazleak.
Arantza Martínez Ikasleen zuzendariak banatu zituen lehiaketako sariak: iPad Air bat lehenengo sarituari, ehudendaren bale bat (300 €) bigarrenari, eta ehudendaren bale bat (150 €) hirugarrenari.
Hauek dira saritutako kartelak:
1. saria
Kanona, Haustura, Loturak
Unai Mugarra Fernández
Arkitektura Masterra
2. saria
En el mismo camino / Bide berean
Javier Navarro de Almeida
Publizitateko eta Harreman Publikoetako Gradua
3. saria
Carácter de presente y futuro
Alejandra Rastrilla Rodriguez
Gizarte Komunikazioa Doktorego Programa
Image gallery
-
V. Kartel Lehiaketak irabazleak eta Arantza Martínez Ikasleen zuzendaria. Argazkia: Nagore Iraola. UPV/EHU -
Unibertsitate Inklusiboari buruzko V. Kartel Lehiaketako sarien banaketa. Argazkia: Nagore Iraola. UPV/EHU -
Unibertsitate Inklusiboari buruzko V. Kartel Lehiaketako sarien banaketa. Argazkia: Nagore Iraola. UPV/EHU -
Unibertsitate Inklusiboari buruzko V. Kartel Lehiaketako lanen erakusketa. Argazkia: Nagore Iraola. UPV/EHU