UPV/EHUren komunikatua, DANAren biktimei elkartasuna adierazteko
First publication date: 04/11/2024
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak elkartasun osoa adierazi nahi die DANAren biktimei, eta bat egiten du saminean biktimen senide eta hurbilekoekin; guztiak gogoan, Valentziako Autonomia Erkidegoan izan duen arren eraginik larriena, hainbat erkidego izan baitira kaltetuak.
Era berean, unibertsitate honek goraipatu egin nahi du hondamendiaren kalteak arindu nahian zerbitzu publikoek eta boluntarioek egindako lana. Lan eskerga horiek guztiek egindakoa pertsonei laguntzeko eta ondorioak arintzeko.
UPV/EHUk berretsi egiten du eragindako unibertsitateekin lankidetzan aritzeko konpromisoa, eta harremanetan jarri da CRUErekin arlo akademikoan laguntza emateko antola daitezkeen ekintza guztiekin bat egiteko.