euskaraespañol

Image of the day

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen adierazpena, Pablo González kazetariak Polonian jasan duen atxiloketa dela eta

  • News

First publication date: 31/03/2022

Pablo González, UPV/EHUko doktoregoko ikaslea, joan den otsailaren 28an atxilotu zuten Polonian, Errusiako Federazioko Estatu Nagusiko Inteligentzia Zuzendaritzako (GRU) kide izatea leporatuta. Harrezkero, bere abokatuak ezin izan du berarekin hitz egin, eta ezin izan ditu ikusi erruztatzeko arrazoiak biltzen dituzten dokumentu ofizialak. Poloniako ofiziozko abokatu bat jarri diote, eta orain arte Espainiak Polonian duen kontsularen bisita baino ez du izan. Poloniako Gobernuaren gutun ofizial bat da familiak eta bere abokatuak hartu duten informazio bakarra, eta ez dute izan Pablo Gonzálezekin harremanetan jartzeko aukerarik.

Egoera horren aurrean, Euskal Herriko Unibertsitateak, atxilotuaren familiarekin zuzenean harremanetan jarri ondoren, honako hauek jarri nahi ditu jendaurrean: lehenik eta behin, adierazi nahi du kezkatuta dagoela atxiloketagatik, atxiloketaren berri gutxi baitu, Pablo Gonzálezen ingurukoek bezalaxe; eta, bigarrenik, eskatzen du gertakariak berehala argitzeko, eta prozesurako bermerik handienak ezartzeko, bai atxiloketa aldian, bai prozedura osoan.