euskaraespañol

Sentsibilitate handiari buruzko hitzaldi tailerra

  • Event

When and where

04/05/2023, 17:00

Location

Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea
Los Apraiz 2. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Description

Arabako Campuseko Lan Harremanen eta Gizarte Lanaren Fakultateak aurrez aurreko prestakuntza ekintza bat hartuko du, "Ni oso pertsona sentibera naiz, eta zu?" izenburupean. Jarduera horren bidez sentsibilitate handia ikusarazi nahi da eta Arabako Campuseko hezkuntza komunitateari eta bestelako pertsona interesatu guztiei dago zuzenduta.

Tailerra "EHU ongizate psikosoziala: Unibertsitate eremuko ondoez psikosozialaren prebentzio komunitarioa" proiektuaren barruan kokatzen da, Lan Harremanen eta Gizarte Lanaren Fakultateak bultzatua.

Gaztelaniaz eskainiko da eta izen-ematea yosoypasytu@gmail.com helbide elektronikoaren bidez egin behar da.