euskaraespañol

Image of the day

Hitzaldia: 'Bell-en desberdintzak: jakin-minetik segurtasunera'

  • Event

When and where

08/03/2024, 19:00 - 20:00

Location

Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta 4. -48005- Bilbao (Bizkaia)

Description

Martxoaren 8an, ostirala, 19:00etan, Bidebarrieta Auditorioan, hitzaldia izango da Artur Ekert Oxfordeko Unibertsitateko irakaslearekin. Eusko Jaurlaritzaren IKUR ekimen kuantikoaren barruan kokatzen den hitzaldia da, eta nazioarteko adituek zientzia-dibulgazioko hitzaldiak ematen dituzte bertan. Aldi berean euskarara eta gaztelaniara itzuliko da. 

Bere hitzaldian, Ekert irakasleak Bell-en desberdintzek teoria kuantikoaren esparruan izan duten ibilbide liluragarria azalduko digu. John Bellek 1964an asmatuak, desberdintza horiek funtsezkoak izan dira teoria kuantikoaren baliogarritasuna erakuste aldera. Hasierako eszeptizismoa gaindituz, John Clauser eta Alain Aspect bezalako pertsonek gidatutako esperimentuek Bell-en desberdintzeen urraketa frogatu zuten, esploraziorako perspektiba berriak irekiz. Ekertek, bere lan aitzindarietan oinarrituta, desberdintza horiek hausnarketa filosofiko izatetik tresna praktikoak izatera nola igaro diren azalduko du, kriptografiaren esparruan bereziki. Bere aurkezpenak teoria kuantikoaren ahalmen eraldatzailea ikusaraziko digu, ez bakarrik fisika teorikoan, baita komunikazio seguruetarako protokoloen munduan ere. 

Sarrera librea edukiera bete arte.