UPV/EHUk XIV. Enpresen arteko Lasterketan parte hartu du
- Kronika
First publication date: 15/05/2023
El Diario Vasco, Donosti Eventos eta Adegik antolatutako XIV. Enpresa Lasterketa Donostian ospatu zen. 644 talde inguruk parte hartu zuten, 357 talde mistoak izan ziren, 235 gizonezkoak eta 52 emakumezkoak. Nabarmentzekoa da emakumeen partaidetzak gora egin duela, guztizkoaren ia % 40. UPV/EHUk 3 talderekin parte hartu zuen lasterketan, eta maila mistoan 46 (43:55), 63 (44:59) eta 69 (45:00) postuak lortu zituen. Salto Systems taldea izan zen kategoria honetako probaren irabazlea. Gizonezkoen kategorian txapeldun izan zen Ausolan taldeak eta, emakumezkoen kategorian aldiz, OSI Donostialdea taldeak. Zorionak parte hartu zuten guztioi!