euskaraespañol

Bizkaiko Esperientzia Gelen 25. urteurrena

  • Event

When and where

04/10/2024, 18:00

Location

Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Description

Urriaren 4an, ostirala, Bizkaiko Esperientzia Gelen 25. urteurrena ospatuko da Bizkaia Aretoan. Ekitaldiaren buru Eva Ferreira García errektorea izango da, eta bertan izango dira Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntzako sailburu Juan Ignacio Pérez Iglesias, Bilboko Udaleko Hiri Plangintzako, Proiektu Estrategikoetako eta Espazio Publikoko zinegotzi ordezkari Asier Abaunza eta BBK-ko Gizarte Ekintzako zuzendari Nora Sarasola.

Ekitaldiari hasiera emateko, Esperientzia Geletako zuzendaritzaren agurra eta ongietorria izango dira. Ondoren, Bizkaiko Esperientzia Gela zer den eta nola sortu zen azaltzen duen bideo bat proiektatuko da. Halaber, musika emanaldiak, dantza eta antzerkia izango dira. Ekitaldia Esperientzia Geletako abesbatzaren emanaldiarekin amaituko da.