euskaraespañol

Bizialdi Osoko Orientazioari buruzko Nazioarteko I. Kongresua

When and where

From: 22/02/2024 To: 23/02/2024

Location

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Description

Otsailaren 22an eta 23an, Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaria Zentroko auditorioan, Donostian, Bizialdi Osoko Orientazioari buruzko Nazioarteko I. Kongresua egingo da, Espainiako Orientazio eta Psikopedagogiako Elkarteak (AEOP) eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) antolatuta, Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalarekin (UNED) lankidetzan. Topaketa honetan Estatuko zein nazioarteko 150 profesional baino gehiago bilduko dira eta 107 komunikazio, 72 birtual eta 50 baino gehiagoko ekarpenak aurkeztuko dira.

Biltzarrari hasiera emateko ekitaldia ostegunean, otsailak 22, izango da, 9:45ean, Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaria Zentroko auditorioan, Donostian.

Irekieran parte hartuko dute:

  • Beñat Amenabar Perurena, UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko dekanoa
  • Beatriz Malik Liévano (UNED), AEOPko presidentea (Asociación Española de Orientación y Psicopedagogía)
  • Jaana Kettunen (Universidad de Jyväskylä), AIOEP / IAEVG / AIOSP presidentea (Asociación Internacional de Orientación Educativa y Profesional). Online konexioa Finlandiatik
  • Juan Llanes Ordóñez (UB) eta Rakel del Frago Arbizu (UPV/EHU), kongresuko buruak

Kongresuaren helburu nagusia da bizialdi osoko orientazioarekin zerikusia duten hainbat alderdiri buruzko eztabaida sustatzea eta haren aurrerapen zientifiko eta politikoan laguntzea. Horrekin, autonomia-erkidegoetako eta herrialde desberdinetako orientazioko profesionalen arteko topagunea erraztu nahi du. Horrela, topaketa honek orientazioko profesionalei elkarrekin hausnartzera gonbidatzen ditu, hezkuntza formala/ez-formala, lanekoa eta sozio-komunitariokoa, bai eta administrazioko erreferenteei ere, beren hasierako eta etengabeko prestakuntzan aurrera egiteko eremu guztietan eta haien arteko koordinazio eraginkorrean.

Bestalde, otsailaren 23an, ostirala, 14:30ean, Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaría Zentroko auditorioan, Donostian, kongresuaren amaiera ekitaldia izango da.

Itxieran parte hartuko dute:

  • Eneko Goia Laso, Donostiako alkatea
  • Arantza Martínez Balmaseda, UPV/EHUko Ikasleen zuzendaria
  • Beatriz Malik Liévano, AEOPko presidentea
  • Juan Llanes Ordóñez, kongresuko presidentea eta AEOPko idazkaria
  • Rakel del Frago Arbizu, kongresuko presidentea eta batzorde antolatzaileko kidea

Informazio gehiago: https://www.congresoaeop.es/

Egitaraua: https://www.congresoaeop.es/programa/