euskaraespañol

Image of the day

Bilboko Unibertsitatearen sorreraren 50. urtemuga ospatzeko ekitaldia

  • Event

When and where

12/12/2018, 18:00 - 00:00

Location

Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Description

Bilboko Unibertsitatearen sorreraren 50. urteurrena dela eta, gaur egungo UPV/EHU sortu zuen erakunde akademikoetako batek, Euskal Herriko Unibertsitateak, ospakizun ekitaldi bat antolatu du.

Parte hartuko dute:

  • Iñigo Urkullu, Lehendakaria
  • Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea.
  • Goyo Monreal, Bilboko Unibertsitateko Bizkaiko Campuseko errektoreorde ohia eta UPV/EHUko  errektore ohia.
  • Juan Maria Aburto, Bilboko alkatea.
  • Patxi Juaristi, Bizkaiko Campuseko errektoreordea.

Hitzaldiak hasi baino lehen, Agintariek Bizkaia Aretoko atondoan egongo den “BILBOKO UNIBERTSITATEAREN 50. URTEURRENA” erakusketa bisitatuko dute Paulí Dávila eta Luis María Naya UPV/EHUko irakasleen eskutik.

Bilboko Unibertsitatea, UPV/EHUren hazia

Bilboko Unibertsitatea, lehen euskal unibertsitate publikoa, 1968ko ekainean sortu zen, Bilbon eta haren inguruetan hazten zihoan biztanleriak goi mailako hezkuntzaren arloan eginiko eskariei erantzuteko helburuaz, eta Bizkaiko Aldundiak, Bilboko Udalak eta hainbat ekonomiaren eta gizartearen arloko erakundek eskainita. Hazkunde ekonomikoaren testuinguru horretan unibertsitateko eskaintza urria zen. Bizkaiko goi-mailako ikasketak Deustuko Unibertsitateak, 1865ean sortua, Zientzia Politiko, Ekonomiko eta Komertzialen Fakultateak, 1955ean sortua eta Valladolideko Unibertsitatearen mendekoa, eta Bilboko Industria Ingeniarien Eskolak, 1897an sortua, artatzen zituen.

Bilboko Unibertsitatea martxan jartzeko, batu egin ziren Ekonomia Zientzien Fakultatea (1955ean sortua) eta Medikuntza eta Zientziak Fakultate berriak. Unibertsitate distriturik gabe sortu zen, eta Juan Echevarría Gangoiti izan zen lehenengo errektorea. Bere lehen egoitza Bilboko Botika Zaharra kaleko Nautika Eskola izan zen.

1970ean hasi ziren Leioan Unibertsitatea eraikitzeko lanak eta 1972-73 ikasturtean hasi ziren lehen klaseak ematen Zientzia eta Medikuntza Fakultateetan. Denbora pasa ahala, beste goi-mailako ikastetxe batzuk gehitu ziren unibertsitatera. Horrela, 1972an, hiru euskal lurraldeetan 14 goi-mailako ikastetxe zeuden.

Lehen urte horietan, 1970eko legeria berrira egokitu behar izan zen Unibertsitatea, irakasle eta administrazio eta zerbitzuetako langile berriak gehituz ikasleen gorakadari erantzuteko; izan ere, 1968ko 3.000 ikasletik, 15.000 ikasle izatera pasako dira 1976an.

Ondoren, 1977an, euskal unibertsitate barrutia sortu zen Arabako eta Gipuzkoako unibertsitate ikastegien sartzearekin batera. Hiru urte geroago, 1980an, izen aldaketa onartu zen eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea jaio zen.