-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
-
UPV/EHU mundu mailako abangoardian kokatu da komunikazio kritikoei dagokienez
Jakinduriek mundue erreko dau
- Photocampus
First publication date: 28/11/2023
![](https://ehu.eus/documents/10136/49769620/black-tuesday-bertsozientzia_web.jpg/222fc1b8-704c-70ad-7040-46b48d78e8c3?t=1701253449762)
NON: Kimika Fakultatea. NOIZ: 2023ko azaroaren 28an. NORK: Jorge Navarro. UPV/EHUko Komunikazio Bulegoa.
Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Kimika Fakultateko Euskara Batzordeak ‘Jakinduriek mundue erreko dau’ izenburupean zientzialariak eta bertsolariak batzen ditu, eta aurtengo Euskaren Egunean, beste behin hori egin dute.
Kike Amonarrizen gidaritzapean Kimika Fakultateko hiru ikertzailek gaur egun zientziaren inguruan agertzen diren hiru gai interesgarri tratatu dituzte berain hitzaldietan: Lide Arana kimikariak antibiotikoen funtzionamendua, Jon Mattin irakasleak natura neurtzeko eskalak, eta Ainara Sangronizek doping teknologikoa. Hiru gai horiei bertsoak jarri dizkiete Izaro Bilbao eta Araitz Katarain bertsolari eta UPV/EHUko ikasleak.
Eguneko irudi guztiak Photocampus atalean ikus ditzakezu.
Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus