euskaraespañol

Image of the day

Belen Bengoetxeak ‘Hizkuntza klasikoen adiskidea’ saria jaso du

  • Kronika

First publication date: 17/05/2024

Belen Bengoetxea, Ikasketa Klasikoen Espainiar Elkartearen Euskal Herriko Ataleko kideekin | Photo: Nuria González. UPV/EHU.

Ikasketa Klasikoen Espainiar Elkartearen Euskal Herriko Atalak ‘Hizkuntza klasikoen adiskidea’ izeneko saria eman dio Belen Bengoetxea Euskal Harriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko dekano andreari. Honako sari hau lehendabizikoz eman da oraingoan; ezelako ordain ekonomikorik ez eta  hizkuntza klasikoen defentsa eta zabalkundean modu aipagarrian nabarmendu diren pertsonak ohoratzea helburu hartuta.

Ikasketa Klasikoen Espainiar Elkartearen Euskal Herriko Atalaren ustez, Belén Bengoetxeak jarrera konprometitua erakutsi du UPV/EHUko beste fakultate batzuetako graduetan latineko eta grekoko irakasgaietarako haztapenak irakas daitezela eskatzeko orduan.