euskaraespañol

image of the day

Asier Martinez, munduko laugarrena

Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoko Graduko ikasleak ia-ia brontzea ukitu zuen 60 metroko hesidun probako finalean

  • Photocampus

First publication date: 21/03/2022

NON: Štark Arena.Belgrade. NOIZ: 2022ko martxoaren 20an. NORK: EFE.

Asier Martinez atleta nafarra, Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoko Graduko 4. mailako ikaslea, laugarren geratu da igande honetan Belgraden ospatu den Munduko Pista Estaliko Txapelketako 60 metroko hesidun probako finalean. Asierrek 7.57ko denbora egin zuen brontzezko dominatik lau ehunen baino gutxiagora geratuz.

Munduko Txapelketa honekin, zizurtarra lasterkari handi bat bezala nabarmendu da 60 metroko hesidun probetan, bere diziplina gogokoena 110 metro hesidun proba denean. Asier Martinezek seigarren amaitu zuen abuztuan 110 metroko hesidun proba Tokioko final olinpikoan.

Saileko argazki guztiak Photocampusen.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus