Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Arte Ederren Fakultateak eta Erandioko IMQ Igurco Unbe (Bizkaia) egoitza soziosanitarioak, ikasturte honetan, ikasleen eta egoitzan dauden pertsonen arteko topaketa bat egin dute, belaunaldien artean batera sortzeko. Proiektua bukatzeko, fanzine bat argitaratu dute, ikasleek egina, adinekoekin izandako esperientzietan eta ezagutu dituzten bizi historietan oinarritutako edukiz osatua. Arte plastikoak eta poesia uztartu dituzte. Fanzineak Súper Vital du izenburu.
Arte Ederretako ikasleek eta egoitza bateko adinekoek fanzine bat argitaratuz bukatu dute belaunaldi arteko proiektua
Adinekoak IMQ Igurco Unbe egoitzan bizi dira, Erandion
- News
First publication date: 20/05/2019
Obraren aleak eskuz egin dituzte ikasleek, hainbat teknikaren bidez, eta berriki entregatu dizkiete ikasleen ordezkari batzuek egoitzako adinekoei. Haiek, era berean, “proiektu amaierako” festa bat opari egin diete. Festa horretan, belaunaldien arteko proiektuan parte hartu duten adinekoen argazkiekin eta idazkiekin osatutako horma irudi bat ere oparitu diete.
Fanzinea egiteko risografia teknika erabili da, eta hainbat edukiren artean —besteak beste, erretratuak, adinekoen idazkiak eta beren bizi historiak—, poesia ere sartu dute. Alde horretatik, Pedro Magdalenok, IMQ Igurco Unben bizi direnetako batek, egin du 'La vida de una persona' poema, argitalpenaren azaleko protagonista.
La vida de una persona
La vida de una persona
tiene sucesivos cambios
Sabemos cuándo nacimos
Morir, no sabemos cuándo
De niños somos felices
Lo pasamos bien jugando
Sin pensar en el futuro
No queremos ni pensarlo
El tiempo sigue corriendo
La juventud va pasando
Se van haciendo mayores
los que gozaban jugando
Y llegamos a la etapa
de presunción y boato
Te comerías el mundo
si pudieras alcanzarlo
Pero todo se termina
y el cuerpo lo va notando
Pues ya no podrás, siquiera,
desatarte los zapatos
Las ilusiones se acaban
El orgullo se ha agotado
Ya no queda otro remedio
que olvidarse del pasado
Todo ha sido vanidad,
ilusión y desengaño
Aunque luches por vivir,
la vida se va agotando
Pedro Magdaleno (2018)
XX urte. IMQ Igurco Unbeko egoiliarra.
Proiektuan, Fakultateko ikasleek eta irakasleek askotan bisitatu dute egoitza soziosanitarioa, eta egoitzako adinekoak eta profesionalak ere joan ziren Arte Ederren fakultatera, ikasleekin tailerrak egitera. Han, ikasleek gidatuta, hauekin esperimentatu ahal izan zuten: buztinarekin egindako sorkuntza artistikoa, errealitate birtualeko 3D betaurrekoak, marrazteko tableta grafikoak, biniloan egindako diseinua eta inprimatzea eta risografia.
Proiektuak belaunaldien arteko harremana eta harreman soziala eta bi kolektiboen arteko ezagutzen eta balioen transmisioa lotu ditu sormen artistikoaren garapenarekin, bai gazteena eta bai adinekoena.
Proiektu osoan 86 ikaslek hartu dute parte guztira (horietatik 8 Erasmus ikasleak), eta zentro soziosanitarioan bizi diren 15 pertsonak. Ione Sagasti Alegría eta Izaskun Álvarez Gainza irakasleak —Arte Ederren Fakultateko Marrazketa Saileko irakasleak—, Nahia Zamanillo Arresti —IMQ Igurco Unbeko terapeuta okupazionala— eta Ainara Ochoa —psikologoa— izan dira ekimenaren sustatzaileak eta dinamizatzaileak.