Prentsaurrekoa: Arantzazulab lankidetza hitzarmenaren sinadura ekitaldia
When and where
15/10/2021, 11:00
Location
Arantzazu Gandiaga
Arantzazu. -20560- Oñati (Gipuzkoa)
Description
Ostiralean, urriaren 15ean, 11:15etan, Arantzazulab-en egoitzan, Arantzazuko Gandiaga Topagunea, Oñatin, Arantzazulab eta euskal unibertsitateen (Euskal Herriko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitatea) arteko lankidetza hitzarmenaren berri emango da prentsaurrekoan. Aurretik, 11:00etan, ordezkarien taldeko argazkia eta lankidetza hitzarmenaren sinadura egingo da.
Ekitaldian parte hartuko dute:
-Agustin Erkizia, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea.
-Nagore Ipiña, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa.
-Xabier Riezu, Deustuko Unibertsitateko Donostiako Campuseko errektoreordea.
-Naiara Goia, Arantzazulab-eko zuzendari nagusia.