-
Euskal kobazuloetan egindako ikerketa batek iradokitzen du Paleolitoko labar-artea funtzio anitzekoa izan zela
-
Promoviendo la farmacia sostenible
-
Jupiterren Orban Gorri Handiaren adina eta jatorria zehaztu dute
-
Gazte gehienek noizbait erabili dute bikotekideekin offline edo onlineko biolentzia
-
Pregabalinaren erabilera eta gehiegizko erabilera: gehien saldutako sendagaietako baten historia
Antzezlana: Generoa eta umorea euskaraz
- Event
When and where
09/05/2018, 10:00 - 00:00
Location
Juliana Agirrezabala aretoa - Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
![Image](/documents/10136/9462605/bakean_web2.jpg/01698341-f086-1ba4-4e89-a838abdff94c?t=1525365400000)
Description
UPV/EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultateko Berdintasun Taldeak ekarriko du ‘Bakean Dagoenari Bakean utzi’ antzezlana, UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzarekin batera. Emanaldian, umorez, Idoia Torregaraik eta Mirari Martiarenak elkarrekin jositako sei bakarrizketa aurkezten dituzte. Euskalkiak, onomatopeiak, amatasuna, gorpuztasuna eta kristalezko sabaia bezalako gaiak dituzte hizpide ordubete inguruko emankizunean. Kritika eginez, deseraiki eta barre eginez bazterrak zirikatzen dituzte.
Sarrera irekia eta dohainik izango da, lekua bete arte.
- Idoia Torregaria: Barretartia blogaren sortzailea da. Umore zale amorratua, kazetaria da ikasketaz, eta gaur egun UEU Udako Euskal Unibertsitateko komunikazio-arduradun dihardu.
- Mirari Martiarena: Kazetaria Trikitilaria ere bada. 7 urterekin bertsozaletsu zen, eta 15 urterekin eman zuen izena bertso eskolan. Oiartzungo bertso eskolan eta Santutxukoan ibiltzen da.
Bilboko Hezkuntza Fakultateko Berdintasun Taldeak ekitaldia antolatu du zeren martxoaren 8an ez ezik, gaia egunero ere landu behar den eta sentsibilizazio lana egin. Gainera, umorez eta euskararekin uztartuz, ildo horretan jarraitzea taldearen asmoa da ekimen ezberdin, erakargarriekin.