Gizarte Antropologiako eta Filosofiako ikasleen graduazio ekitaldia
When and where
03/11/2023, 18:30
Location
Areto nagusia - Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Avenida de Tolosa 70. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Description
Ostirala, azaroaren 3an, 18:30etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza, Antropologia eta Filosofia Fakultateko areto nagusian, Donostian, Gizarte Antropologiako XXVIII. promozioaren eta Filosofiako XXXIX. promozioaren graduazio-ekitaldia egingo da.
Ekitaldian parte hartuko dute: Aitor Martxueta ikastegiko Graduondokoen eta Berrikuntzaren arloko dekanordea, Belen Altuna Filosofiako amabitxia, Antonio Casado Filosofiako aitabitxia, Maggie Bullen zein Miren Urquijo Antropologiako amabitxiak. Ekitaldia musika emanaldi batekin amaituko da.
EGITARAUA
- Aitor Martxueta ikastegiko Graduondokoen eta Berrikuntzaren arloko dekanordearen hitzak
- Belen Altuna Filosofiako amabitxiaren hitzak
- Antonio Casado Filosofiako aitabitxiaren hitzak
- Maggie Bullen Antropologiako amabitxiaren hitzak
- Miren Urquijo Antropologiako amabitxiaren hitzak
- Julen Mercader eta Asier Montero Filosofiako ikasleen ordezkarien hitzak
- Julia Costa eta Nagore Barezi Antropologiako ikasleen ordezkarien hitzak
- Tituluen banaketa
- Musika emanaldia
*Ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da esteka honetan.