euskaraespañol

Image of the day

Belaunaldien arteko justizia errestauratiboa, Antonio Beristain XIII. Topaketaren ardatza

When and where

21/11/2023, 09:00

Location

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Description

Azaroaren 21ean, asteartea, 09:00etik aurrera, Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaria Zentroko Auditorioan, Donostian, Antonio Beristain irakaslearen omenezko XIII. Biktimologia Topaketa egingo da, ‘Belaunaldien arteko justizia errestauratiboa: Topaketa errestarauratiboen Topaketaren elkarrizketa zabalduz’ izenburupean. Jardunaldia Euskal Herriko Unibertsitateko Kriminologiaren Euskal Institutuko Antonio Beristain Katedrak antolatu du, Virginia Mayordomok zuzenduta eta Kriminologiaren Euskal Institutuko zuzendari Gema Varona buru duena. Topaketan Ivo Aertsen Lovainako Unibertsitateko (Belgika) irakasle emeritua Biktimologiako Euskal Elkarteko Ohorezko Bazkide gisa aitortuko da.

Topaketaren antolatzaileen aburuz: “2019an Donostian sortu zenetik, Topaketa Errestauratiboen Topaketan biltzen dira Euskal Herriko, Espainiako, Belgikako, Alemaniako, Israelgo, Palestinako, Italiako, Ipar Irlandako, Eskoziako eta Ukrainako pertsonak, komunean dutenak elkarrizketa errestauratiboetan parte hartzea indarkeria politikoko eta indarkeriazko estremismoko egoerak bizi ondoren. Giza Biblioteketatik hartutako metodologiari jarraiki, esperientziak partekatuko dira, kontuan izanik printzipio errestauratiboen konplexutasuna eta errespetua, Justizia Errestauratiboaren Nazioarteko Astearen barruan.”

XIII. Antonio Beristain Saria

Halaber, topaketan, ‘Antonio Beristain’ Ikerketa Biktimologikoko XIII. saria emango da, Kriminologiaren Euskal Institutuak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak deitua. Aurtengo edizioan saria ex aequo eman diote Nerea Reparaz Escuderori, ‘Esperientzia Traumatikoen Biktimekin lan egitea’ online 2022-2023 graduondoko ikasleari, ‘Begiradaren boterea haurtzaroko sexu-abusuen prebentzioan. Haurren sexualitatearekin berrelkartzea’ izeneko lanagatik eta Jaione Irazola Iturrioz, ‘Esperientzia Traumatikoen Biktimekin lan egitea’ graduondoko ikaslea, online 2022-2023, ‘Elkarrizketarako ekimen komunitarioak, Gipuzkoako indarkeriaren inguruan hausnartzeko’ izeneko lanagatik. Sari banaketan Miren Artaraz, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria, izango da.

Jardunaldi bana Araban eta Bizkaian

Jarduera horrekin batera, aurten, berrikuntza gisa, jardunaldi bana egingo da asteazkenean, azaroaren 22an, Araban eta Bizkaian, "Indarkeriarik ezaren erradikalizazioa" izenburupean.

UPV/EHUren Arabako Campuseko Areto Nagusia. Vitoria-Gasteiz 
Azaroak 22, 10:00 
Aurkezpena: Idoia Igartua (UPV/EHU), Tanya Kearns (Ipar Irlanda), Leyre Padilla (Euskadi) eta Francesco Semeria (Italia) 

Bizkaia Aretoko Baroja aretoa. Bilbo 
Azaroak 22, 17:00 
Aurkezpena: Alberto Olalde (UPV/EHU), Laura Ibañez (Belgika), Yeva Narodenko (Ukraina), Itai Leshem (Israel), Arianna Fioravanti (Italia) eta Mohammed AbuJafar (Palestina)