Ane eta Nerea Gondra ahizpa bikiak Zientzia eta Teknologia Fakultateko ikasleak dira eta ‘Calculation and measurement of center of mass: An all-in-one activity using Tangram puzles’ lana argitaratu dute American Journal of Physics aldizkarian Fisika Saileko Joxemi Campillo eta Ibon Alonso irakasleekin batera. Fisikaren irakaskuntzaren arloko aldizkari ospetsuenetako bat da, eta Fisikako Irakasleen Amerikako Elkarteak eta Fisikako Institutu Amerikarrak argitaratzen dute.
American Journal of Physics aldizkarian Ane eta Nerea Gondra ikasleen lana argitaratu dute
Proiektuak aukera emango du figura baten masa zentroa kalkulatzeko mundu osoko ikasle eta irakasleentzat eskuragarri dagoen tresna baten bidez, eta arrazoi ekonomikoengatik inor baztertu gabe
- Research
First publication date: 19/01/2023
Ane eta Nerea Gondra ahizpa bikiak Zientzia eta Teknologia Fakultateko ikasleak dira eta ‘Calculation and measurement of center of mass: An all-in-one activity using Tangram puzles’ lana argitaratu dute American Journal of Physics aldizkarian Fisika Saileko Joxemi Campillo eta Ibon Alonso irakasleekin batera. Fisikaren irakaskuntzaren arloko aldizkari ospetsuenetako bat da, eta Fisikako Irakasleen Amerikako Elkarteak eta Fisikako Institutu Amerikarrak argitaratzen dute.
Ingeniaritza Kimikoko Graduko (Ane Gondra) eta Matematikako Graduko (Nerea Gondra) 4. mailako ikasle hauen artikuluak diziplina anitzeko jarduera bat proposatzen du, eta horren bidez, ikasleek STEM gaitasun desberdinak erabiltzen dituzten (Matematika, Fisika, Marrazketa Teknikoa eta Programazioa). Hasieran sormen fasea dago: ikasleek Tangram puzzle txinatarrarekin irudi bat sortzen dute, ondoren, kalkuluetarako erabiliko dutena.
Ane Gondra Ingeniaritza Kimikoko Graduko ikasleak adierazi duenez, jarduera honek aukera ematen die “lehen mailako ikasleei hainbat irakasgai lantzeko” aldi berean, eta kontzeptu fisiko bat (masa zentroa) uler dezakete jarduera teoriko-esperimental baten bidez.
“Zientziako gradu askotan, ikasleek fisikarekiko duten interesa ez da oso handia, baina diziplina anitzeko jarduerei esker, ikasleak hainbat eduki, ez bakarrik fisikaren arlokoak, modu bateratu eta zeharkakoan lantzera motiba daitezke”, Nerea Gondra Matematikako Graduko ikaslearen esanetan.
Uste baino “urrunago” heldu dira
Laburbilduz, artikuluan jarduera erraza eta ekonomikoa planteatzen da. Helburua ikasleek Tangramarekin sortu duten irudiaren masa zentroa kalkulatzea da. Horretarako, hainbat metodo erabiltzen dituzte, fisikako, matematikako, irudigintza teknikoko eta programazioko ezagutzak oinarri hartuta. “Merkea da, software libreko programak erabiltzen saiatu garelako eta Tangrama kartulinekin egin daitekeelako. Horrela, mundu osoko irakasle eta ikasleek erabil dezakete, arrazoi ekonomikoengatik inor baztertu gabe”, azaldu du Ane Gondrak.
Eta lana ahalik eta gehien zabaltzeko eta ahalik eta jende gehienak izan dezan honen berri, Anek eta Nereak bideo bat prestatu dute jarduera hau labur azaltzeko. Bideoa eta artikulua argitaletxearen weg gunean daude eskuragarri.
Horrez gain, eskuliburu bat ere badago, prozesua pausuz pausu nola egin azaltzen duena, eta material osagarria ere badauka irakasleentzat.
Bi ahizpak pozik daude, uste baino “urrutiago” heldu direlako. “Prozesu luzea izan da eta gogor egin dute lan. Uste dugu urte bete inguru eman genuela lana argitaratzea lortu arte”, esan du Ane Gondrak.
Bi ahizpek Joxemi Campillo eta Ibon Alonso Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakasleen laguntza izan dute lana egiteko. “Joxemi nirekin harremanetan jarri zen proiektuan parte hartzeko, eta matematikako norbait behar zuela esan zidan, eta nire ahizpak ere parte hartzea proposatu”, gogora ekarri du Ane Gondrak. “Guk lan-esparru esperimentala egin dugu eta une oro bi irakasleen laguntza izan dugu”, azpimarratu du Nerea Gondrak.
Elkarrekin lan egitea “oso erraza” izan dela, dio Nereak. Haren esanetan, esperientzia “oso aberasgarria” izan da: batetik, “graduan ikasitakoa aplikatu ahal izan dutelako” eta, bestetik, “eta hau ere oso garrantzitsua, jende askorentzat erabilgarria izango delako”.
Ekaiako artikulua
“Calculation and measurement of center of mass: An all-in-one activity using Tangram puzzles” ez da Ane Gondrak aldizkari zientifiko batean argitaratzen duen lehen artikulua; izan ere, Joxemi Campillo eta Maialen Aranetarekin batera ‘Gaur egungo hidrogeno-ekoizpena: metanoaren ur-lurrun bidezko erreformatzea’ artikulua argitaratu zuen Ekaia aldizkarian. “Oso pozik gaude –halaxe adierazi dute– irakasleak ikasleek ikasteko baliabide hobeak izateaz arduratzen direlako, eta, gainera, horrelako proiektuetan parte hartzeko aukera ematen digutelako”.
Bibliographic reference
- "Calculation and measurement of center of mass: An all-in-one activity using Tangram puzzles",
- American Journal of Physics 90, 652 (2022)
- DOI: https://doi.org/10.1119/5.0061884