-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
-
UPV/EHU mundu mailako abangoardian kokatu da komunikazio kritikoei dagokienez
Amaia Abanda garaile Gladys Sariaren III. edizioan
- News
First publication date: 13/09/2023
![](https://ehu.eus/documents/10136/46380195/gladys-saria-2023-24.jpg/8ae3f10d-203a-aab7-7a21-dc8b3f1c2150?t=1694591715156)
Amaia Abandak (Donostia, 1989) jasoko du III. Gladys Saria. Epaimahaiak irabazlearen diziplinartekotasuna nabarmendu nahi izan du, izan ere matematikaria da ikasketaz eta arlo informatikora bideratu ditu interesak, formazio osagarria eta jarduna.
Amaia Abanda Donostian jaio zen 1989an. Ibilbide akademikoari dagokionez, matematikaria da, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB) burutu zituen ikasketak. Ondoren, Konputazio Ingeniaritza eta Sistema Adimentsuko (KISA) masterra egin zuen 2014-2015 ikasturtean UPV/EHUko Informatika Fakultatean. Azkenik Basque Center of Applied Mathematics (BCAM) eta UPV/EHUko Informatikako Fakultateko Intelligent System Group (ISG) taldeen artean burutu zuen tesia aurkeztu zuen 2022an.
Gaur egun Tecnalia ikerkuntza zentroan dihardu lanean datu zientzian ikerlari bezala. Azpimarratu behar da KISA masterrean 2014-2015 ikasturteko espediente onenaren saria eman ziotela, eta 2018an Congreso de la Asociación Española Para la Inteligencia Artificialean (CAEPIA), tesi proiektu onenaren aipamena jaso zuela.
Ikertzaile lanaz gain, ekimen handiko emakumea da eta azken urteetan lankidetzarekin, dibulgazioarekin eta genero-berdintasunarekin erlazionatutako hainbat proiektutan parte hartu du.
Gladys Saria
PUNTUEUSek eta UPV/EHUko Informatika Fakultateak antolatu dute Gladys Sariaren hirugarren edizioa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berdintasunerako Organoaren, Emakunde, Emakumearen Euskal Erakundearen, Danobatgroup industria-taldearen babesarekin, eta UPV/EHUko Berdintasun Zuzendaritzaren laguntzarekin.
Gladys Sariak ingurune digitalean ari diren emakume gazte euskaldunak saritu, gazteentzat erreferenteak sortu eta egiten duten lana jendarteratzea du helburu, Gladys del Estal informatikaria gogoratzearekin batera. Sari banaketa irailaren 26an izango da, goizeko 11:00etan, UPV/EHUko Informatika Fakultatean.