Iparraldeko ikasleek Gipuzkoako Campusa bisitatu dute
- Photocampus
First publication date: 18/03/2024
NON: Gipuzkoako Campusa NOIZ: 2024ko martxoaren 18a. NORK: Jorge Navarro. UPV/EHUko Komunikazio Bulegoa.
Aurten, inoiz baino Iparraldeko ikasle gehiago etorri dira Euskal Herriko Unibertsitatea bisitatzera eta, lehenengo aldiz hau ere, Ate Irekiak diren artean egin dute bisita hori. 204 ikasle etorri dira Gipuzkoako Campusera, Baiona, Angelu, Garazi eta Hazparnetik, 16 irakasle lagun dutela. Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordetzako Euskara Sustatzeko zuzendariak egin die harrera. Aurtengo ekimen hau Euskararen Elkargoarekin lankidetzan egin da eta lantzen ari diren hitzarmen baten bidez finkatuko da Iparraldeko lizeoetako ikasleek UPV/EHUra urtero etortzeko aukera izatea, unibertsitate ikasketak egiteko Euskal Herriko Unibertsitatea aukeratu ahal dezaten.
Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.
Nahi al duzu atal honetan zuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidal iezaguzu, mesedez, campusa@ehu.eus helbidera.