Alfredo Ramos-Miguelek Alzheimer gaixotasunari buruzko mintegia emango du
- Event
When and where
12/01/2018, 12:00 - 00:00
Location
Leioa-Erandio (Bizkaia)
Description
Ostiralean, hilak 12, 12:00etan, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Batzorde Gelan (Sarriena auzoa, z/g. Leioa) University of British Columbia Kanadako unibertsitateko Psikiatria Saileko irakasleak, Alfredo Ramos-Miguelek hitzaldi hau emango du: Funcionalidad sináptica, enfermedad de Alzheimer y declive cognitivo: Perspectivas desde estudios postmórtem Hitzaldia hori Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko 2018 Mintegiak programan kokatuta dago, hain zuen, BIOMED ikerketa biomediko zilkoan.
Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak 2018 Mintegiak programak komunitate unibertsitateari eta biosanitario arloko profesionalei dago zuzendurik, eta medikuntza-, erizaintza- eta fisioterapia- zientzia gizarteratzeko helburua du. Programa sei mintegiz dago osatuta: BIOMED (ikerketa biomedikoa), Klinimed (ikerketa klinikoa), F. Nightingale (Erizaintzari buruzko ikerketa), Kinesia (Fisioterapiari buruzko ikerketa) Kulturmed (humanismoa eta kultura) y Edumed (mediku-hezkuntza). Hitzaldietan parte hartzen duten ikasleek hautazko kredituak balioztatu ahal izango dituzte, eta profesionalek, etengabeko formakuntzarako kredituak lortu ahal izango dituzte (CFC, eskatzen baldin badira).