euskaraespañol

Alfredo Álamo eta Ángel Gallo, Alberto Magno Literatur Lehiaketaren irabazleak

  • Kronika

First publication date: 28/01/2021

Zientzia Fikzioko Alberto Magno XXXII. Literatur Lehiaketa
Monika Ortueta, komunikazio eta gizarte hedakuntzako dekanordea, eta Fernando Plazaola, Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanoa. Argazkia: Jorge Navarro, UPV/EHU.

Zientzia Fikzioko Alberto Magno XXXII. Literatur Lehiaketaren epaimahaiko kideek, Monika Ortueta zuzendari moduan, aurtengo edizioaren saridunak iragarri dituzte:

Lehenengo saria, 2000 eurokoa, sari barik geratu da. Ángel Gallok (Gipuzkoa) eta Alfredo Álamok (Valencia) bigarrena ex aequo jaso dute ‘Kalkuluak Kalkulatzen’ eta ‘Dummy’ izeneko lanengatik hurrenez hurren; bakoitzak 1000 euroko sari bat lortu du. Azkenik, Marta C. Alberti (Mallorca) finalista izendatu dute ‘Doce segundos’ kontakizunari esker.

Lehiaketarekiko interesa handitu denez, aurten ekitaldi esklusibo bat antolatu da sari-banaketa egiteko: epaimahaiaren erabakia ezagutzera eman da Zientzia eta Teknologia Fakultateko Gradu Aretoan, eta ekitaldia modu birtualean jarraitu ahal izan da.

Zientzia Fikziozko Alberto Magno Literatur Lehiaketa UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak antolatzen du oso-osorik. Espainiako estatu osoko zaharrena da, eta etenik gabe burutu da, hogeita hamabigarren atalera iritsi arte, inoiz izan den parte-hartze handienaz.

Ángel Gallok hausnarketa batzuk partekatu nahi izan ditu: