Ainara Castellanos UPV/EHUko Genetika, Antropologia Fisiko eta Fisiologia Sailean lanean diharduen Ikerbasqueko ikertzaileak Jane Mateu Foundation-en sei beketako bat lortu du gaixotasun zeliakorako zein glutenarekiko sentiberatasun ez-zeliakorako alternatiba terapeutikoak bilatzea xede duen proiektua aurrera ateratzeko.
-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Ainara Castellanos, glutenik gabeko dietaren ordezko alternatiben bila
UPV/EHUko ikertzaileak Jane Mateu Foundation-en beka bat jaso du
- News
First publication date: 11/06/2024
![](https://ehu.eus/documents/10136/53581692/premios-gluten-fme_web.jpg/7cb95d41-92a3-5265-572f-58b3f521a2fd?t=1718174251699)
Ainara Castellanos 2010ean doktoratu zen UPV/EHUn, gaixotasun zeliakoaren garapenean inplikatutako geneen analisia oinarri zuen tesiarekin. Ondoren, prestakuntza hartu zuen Columbiako Unibertsitatean, New Yorken, eta bertan hondar DNAk gaixotasunaren garapenean duen eragina aztertu zuen. Oraingo proiektuak, glutenak RNAn utzi eta hestearen hantura eragiten duten markak ezabatzea du helburu. Horretarako, konposatu natural batzuk marka horiek ezabatu eta glutenak eragindako hantura murrizteko gauza ote diren ikertuko da. Castellanosek hainbat esperimentu egingo ditu paziente zeliakoei egindako kultibo zelularrak eta biopsiak erabiliz, konposatu natural horiek duten hanturaren aurkako eraginkortasuna ebaluatzeko.
Egun, gaixotasun hau bizitza osoan mantendu beharreko glutenik gabeko dieta baten bidez baino ez da tratatzen. Helburua glutenik gabeko dieta osatu edo ordeztuko duten terapia berriak aurkitzea da, gaixotasun hau pairatzen duten pazienteen bizi-kalitatea hobetzearren.