euskaraespañol

Image of the day

AidTec Solutions Araba Positibo saria jaso du

  • Kronika

First publication date: 17/12/2024

AidTec Solutions-eko ordezkariak saria jasotzen | Photo: UPV/EHU

Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar Jauregian banatu ziren Araba Positiboa sariak, bigarren edizioan. Noticias de Álavak ematen dituen sari hauen helburua da "lurraldean lan nabarmena egin duten pertsonak, enpresak eta kolektiboak aintzatestea". AidTec Solutions, Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Ingeniaritza Eskolaren baitan sortutako start-up-ak, Araba Positibo saria jaso zuen, "teknologia berrien eta adimen artifizialaren bidez ardogintzaren tradizioa babesteagatik". Saria + Etorkizuna modalitatean jaso zuen, etorkizunean proiekzioa duten ideiei edo lanei zuzenduta. Halaber, Teatro Paraiso, Asociación de Daño Cerebral Adquirido de Álava, Atece Araba, Manu García futbolari ohia, Joselu Anayak eta ‘Tejiendo en Vitoria’ emakume taldea saritu zituzten.