euskaraespañol

image of the day

Adrian Bozal-Leorrik irabazi du Tesi Onenaren AgroBank Katedraren VII. Saria

"Nitrification control in the framework of sustainable agriculture" lanak irabazi du 5.000 € saria

  • News

First publication date: 14/11/2023

Adrián Bozal-Leorri (Basauri, 1994) izendatu dute AgroBank Katedra Sariaren VII. irabazlea. CaixaBanken eta Lleidako Unibertsitateak antolatutako ekimen horrek nekazaritzako elikagaien sektoreko bikaintasun-lanak aintzatesten ditu, eta 5.000 €-ko saria du.

'Nitrification control in the framework of sustainable agriculture: the use of synthetic and biological nitrification inhibitors with ammonium-based fertilizers' da lan sarituaren izenburua, eta inhibitzaile sintetiko edo biologikoak erabiliz nitrifikazioa nola kontrolatzen den erakusten du: "nekazaritza iraunkorra lortzea ahalbidetzen du", oinarri amonikodun ongarriak erabiltzearen ondorioz ingurumenerako nitrogeno erreaktiboaren galerak murriztean. Tesia Carmen González-Murua (UPV/EHU) eta Pedro Aparicio-Texo (UPNa) irakasleek zuzendu dute.

VII. edizio honetan 14 autonomia-erkidegotako 72 hautagaik hartu dute parte. "Nire tesian egindako ahalegin guztiaren aitorpena da. Gainera, ni irabazlea izatea erabaki duen erakundea UPV/EHUtik kanpoko entitate bat izateak ospe handiagoa ematen dio sariari, nire lana estatu osoko nekazaritzako elikagaien sektoreko tesirik onena bezala hautatua izan baita ", azaldu du Adrián Bozal-Leorrik.

Cozzarelli saria jaso zuen 2021ean

 

Ez da lehen aldia Adrián Bozal-Leorrik, UPV/EHUko Landare Biologia eta Ekologia Saileko doktoreak, errekonozimenduren bat jasotzen duela bere lanagatik, UPV/EHUk berak emandako 2021/2022ko Doktorego Sari Berezia lortu baitu. Gainera, CIMMYTeko (Mexikoko Artoa eta Garia Hobetzeko Nazioarteko Zentroa), JIRCASeko (Japan International Research Center for Agricultural Sciences) eta Nihon Unibertsitateko (Japonia) ikerketa-taldeekin egindako elkarlanaren ondorioz, PNAS aldizkari ospetsuak ematen duen Cozzarelli saria jaso zuen 2021ean, "Enlisting wild grass genes to combat nitrification in wheat farming: A nature-based solution" lanarengatik.

Oraintxe bertan, Margarita Salas doktoratu ondoko ikertzailea da Bozal-Leorri. Bere tesia defendatu zuen 2022ko apirilaren 1ean, Bikain Cum Laude kalifikazioarekin. Oraingoz, 10 artikulu argitaratu ditu, eta horietatik 6 lehen egilea da (denak Q1 aldizkarietan).