Doktore berriak izendatzeko ekitaldia
- Event
When and where
24/05/2024, 17:00
Location
Areto Nagusia
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Description
Ostiralean, maiatzak 24, doktore berriak izendatzeko ekitaldia egingo da Euskal Herriko Unibertsitateko Areto Nagusian (Leioa-Erandio eremuan). Ekitaldiaren buru Eva Ferreira errektorea izango da, eta era berean, Gotzone Barandika Doktorego Eskolako zuzendaria eta Eva Portillo idazkari akademikoa ere izango dira. Rosa María Hernández Farmazia eta Elikagaien Zientzia saileko irakasleak honako lezioa irakurriko du: "Nanomedikuntza: gaixotasunak tratatzeko aliantza bat".
Ikasturte honetan, 2023an tesia defendatu zuten 512 doktore berri inbestituko dira guztira; horietatik % 49 emakumeak ziren (251) eta % 51 gizonak (261). Nazioarteko tesia irakurri zuten 225 doktoregaik ( % 44), 58 euskaraz aurkeztu ziren eta 30ek aipamen industriala lortu zuten.
Ezagutzaren adarrari dagokionez, tesien % 30 Zientzietan defendatu ziren, % 26 Gizarte eta Lege Zientzietan, % 21 Ingeniaritza eta Arkitekturan, % 15 Osasun Zientzietan eta % 8 Arte eta Humanitateetan.
Azken urteotan UPV/EHUn irakurritako doktorego-tesien kopuruak goranzko joera erakusten du; izan ere, azken hiru urteetan, % 18 igo da: 424 tesi irakurri dira 2021ean; 462, 2022an; eta 512, 2023an.
Ekitaldiaren egitaraua:
- Doktore berriak izendatzeko aktaren irakurketa Eva Portillo idazkari akademiko andrearen eskutik.
- Gotzone Barandika Doktore Eskolako zuzendari andrearen hitzaldia.
- Rosa María Hernández, Farmazia eta Elikagaien Zientzietako departamentuko irakasle katedradunaren hitzaldia.
- Doktore berrien izendapena.
- Eva Ferreira errektorearen mintzaldia.
- UPV/EHUko Koroaren emanaldia.