Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldi instituzionala
- Event
When and where
11/03/2024, 11:00
Location
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Description
Astelehenean, martxoak 11, 11:00ean, Bilboko Hezkuntza Fakultateko areto nagusian (Juliana Aguirrezabala aretoan), hasiko da Euskal Herriko Unibertsitateak Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko egingo duen ekitaldi instituzionala. Ekitaldian Eva Ferreira errektorea izango da buru, eta bertan unibertsitateko komunitateko lau kideri omenaldia egingo zaie, emakumeen eskubideen defentsan egindako ibilbideagatik:
- Alicia García de Galdeano Zaldivar.
- Jasone Astola Madariaga.
- Mari Dosil Santamaria.
- Natalia Aranburu Rojas.
Omenaldiaren aurretik, UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzaren 2023-2024ko sariak banatuko zaizkie deialdi hauetako ikasle irabazleei:
- Genero ikuspegia gradu amaierako lanetan (GrAL) barne hartzearen Francisca de Aculodi sariaren X. Edizioa
- UPV/EHUko Master amaierako lanetan genero ikuspegia barne hartzearen María Goyri sariaren XII. edizioa
- Ikasketa feministei edo genero ikerketei buruzko UPV/EHUko tesi onenaren Micaela Portilla Vitoria sariaren XI. edizioa
Ekitaldiari amaiera Eva Ferreira UPV/EHUko errektoreak emango dio.
Ondoren, Gorrondatxe musika folk taldearen emanaldia egingo da.