euskaraespañol

Graduation ceremony

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Graduazio Ekitaldia Eibarren

  • Event

When and where

27/09/2024, 18:00

Location

Eibar (Gipuzkoa)

Description

Ostiralean, irailak 27, 18:00etan, Eibarko Hezkuntza Esparruko Areto Nagusian, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Eibarren 2023-2024 ikasturtean titulatu berri diren ikasleen graduazio ekitaldia izango da.

Aipatutako ekitaldian Energia Berriztagarrien Ingeniaritza Graduko X. promozioko eta Kontrola Sare Elektriko Adimentsu eta Sorkuntza Banatuan Unibertsitate Masterreko VII. promozioko titulatuei banatuko zaizkie diplomak.

Agustin Erkizia UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea, Jon Iraola Eibarko alkatea, Miren Artaraz Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazio zuzendaria, Xabier Ostolaza Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako zuzendaria eta Patxi Alkorta eskolako Eibarko koordinatzailea ekitaldiaren buru izango dira.

EGITARAUA

•    Sarrera.

•    Patxi Alkorta, Eibarko koordinatzaileren hitzak.

•    Xabier Ostolaza, UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako zuzendariaen hitzak.

•    Miren Artaraz, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariaren hitzak. 

•    Jon Iraola, Eibarko alkatearen hitzak.

•    Cristina Zumeta, Debegesako berrikuntza eta enpresa arduradunaren hitzak. 

•    Ikasleen ordezkarien hitzak. 

•    Graduko diplomen banaketa. 

•    Jose Antonio Cortajarena, Kontrola Sare Elektriko Adimentsu eta Sorkuntza Banatuan masterraren batzorde akademikoko kidearen hitzak.

•    Masterreko diplomen banaketa.

•    Langileei esker onak.

•    Amaiera. Agustin Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordearen hitzak. 

•    Agurra.