euskaraespañol

Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldi instituzionala

When and where

10/03/2023, 11:30

Location

Areto nagusia - Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Avenida de Tolosa 70. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Description

Ostiralean, martxoak 10, 11:30ean, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko areto nagusian (eraikina I), hasiko da Euskal Herriko Unibertsitateak Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko egingo duen ekitaldi instituzionala. Ekitaldian Eva Ferreira errektorea izango da buru, eta bertan unibertsitateko komunitateko zazpi kideri omenaldia egingo zaie, emakumeen eskubideen defentsan egindako ibilbideagatik:

  • Arte eta Giza Zientzien arloan, Mari Luz Esteban Galarza.
  • Zientzien arloan, Mirari Antxustegi Bengoetxea.
  • Osasun Zientzien arloan, Paz De Corral Gargallo.
  • Gizarte eta Lege Zientzien arloan, Maggy Barrere Unzueta.
  • Ingeniaritza eta Arkitekturaren arloan, Enkarni Gómez Genua.
  • Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonala, Lourdes Arrien Marina.
  • In memoriam, Vicky Ateca Amestoy.

Omenaldiaren aurretik, UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzaren 2022-2023ko sariak banatuko zaizkie deialdi hauetako ikasle irabazleei:

Genero ikuspegia gradu amaierako lanetan (GrAL) barne hartzearen Francisca de Aculodi sariaren IX. Edizioa

UPV/EHUko Master amaierako lanetan genero ikuspegia barne hartzearen María Goyri sariaren XI. edizioa

Ikasketa feministei edo genero ikerketei buruzko UPV/EHUko tesi onenaren Micaela Portilla Vitoria sariaren X. edizioa

Ekitaldiari amaiera Eva Ferreira UPV/EHUko errektoreak emango dio. Ondoren, bertso saioa egingo dute Alaia Martinek eta Miren Amurizak (gai-jartzaile Amaia Agirre)

Ekitaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da, helbide honetan.