euskaraespañol

image of the day

2019ko Bideo talentu berriak (BItaBE) sari banaketa

  • Kronika

First publication date: 21/06/2019

BItaBE sarietako irabazleak. Arkazkia: Mitxi UPV/EHU

Atzo 2019ko Bideo talentu berriak (BItaBE) sari banaketa ospatu zen Bizkaia Aretoan. Ekimen honen helburua topagune bat eratzea da UPV/EHUn sortutako ikus-entzunezko ekoizpena bistaratzeko eta haren balioa nabarmentzeko. Halaber, hiru campusetako ikasleei zuzenduta egon da.

Gertaera honetan 54 lan aurkeztu dira, 12 lan azken fasera heldu dira eta hiru sari eman ziren. Lehengo saria Andrea Landaluceren eta Ana Gonzálezen ‘Le petite Mort’ lanak lortu du (800€); bigarrena,  Enara Gartziaren eta Ainhoa Olasoren ‘Edonork ez luke’ (500€ ) eta, bigarrena, Iker Maguregiren ‘Azken Otsoa’ (500€).

“Unibertsitate komunitatearen garapen integrala sustatu behar da, batez ere, ikasleriarena. Eta hor kontutan izan behar ditugu sorkuntza, alderdi artistikoa eta esperimentala. Azken finean, ikasleen protagonismo aktiboa bultzatu behar dugu”, ondorioztatu du Natxo Rodríguezek, UPV/EHUko kulturgintzarako zuzendariak.