UPV/EHUko Bizkaiko Esperientzia Gelek 2018/19 ikasturtearen irekiera ekitaldia egin dute gaur. 86 ikaslek (59 emakume eta 27 gizon) lau urte iraungo dituzten Giza Zientzien ikasketak hasi dituzte. 55 urte baino gehiago eta lan mundua utzi duten herritarrei dago zuzenduta unibertsitate titulu hori.
2018/19 ikasturteari hasiera eman diote Bizkaiko Esperientzia Gelek
86 ikaslek (59 emakume eta 27 gizon) Giza Zientzien ikasketak hasi dituzte
- News
First publication date: 01/10/2018
Ikasturtearen irekieran Bizkaiko Campuseko errektoreorde Patxi Juaristi, BBK Fundazioaren Kultura eta Enpleguaren koordinatzaile Oihane Aldayturriaga eta Esperientzia Gelen zuzendari Alfonso Unceta izan dira. Halaber, ongi etorria Txaro Fernández Pagaldai ikasleak eman du eta Iñaki Iriarte kazetari eta UPV/EHUko irakaslearen irekitze-hitzaldiak “Esperientzia eta Globalizazioa” izenburua izan du.
Giza Zientzien ikasketak
Ikasleek Artearen Historia, Hizkuntza eta Literatura, Osasun eta Gorputz Ekintza eta Psikologia ikasgaiak, besteak beste, ikasiko dituzte. Ikasketa horiek amaitu ondoren, Prestakuntza Eguneratzeko Ikastaro Osagarriak ere ikas ditzakete.