euskaraespañol

Image of the day

DBHko 4. mailako ikasle batek irabazi du UPV/EHUn ospatutako Olinpiada Matematikoa

Martín Ortiz Ramírezek, Bilboko Eskolapioak ikastetxeko ikasleak, emaitzarik onena lortu du 37 lehiakideen artean

  • Kronika

First publication date: 19/02/2015

Martín Ortiz Ramírezek, Bilboko Eskolapioak ikastetxeko ikasleak, lehenengo saria erdietsi du urtarrilaren 16an UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean burutu zen fase autonomikoan, 37 parte hartzaileen artean. "Nabarmendu behar da irabazlea DBHko 4. mailako ikaslea dela, eta hurrengo bi urteetan ere parte hartu eta arrakasta izan dezakeela", azaldu du sariaren epaimahaiak. Olinpiadan Batxilergoan matrikulatutako ikasleek aurkez daitezke eta, salbuespen lez, beren irakasleek bermatzen badituzte DBHko  3. eta 4. mailako ikasleek ere. Edizio honetan Martín Ruiz izan da DBHko parte hartzaile bakarra. Bigarren sailkatua Loiuko Urdaneta ikastetxeko Borja Hernando Velasco izan da, eta hirugarrena, Bilboko Botikazar BHIko Marta Aldasoro Rosales. 2008tik beste hiru neskak soilik lortu dute saria. Hiru irabazleek parte hartu ohi dute olinpiada prestatzeko Matematika tailerrean. Zientzia eta Teknologia Fakultateko Matematika atalak antolatzen du tailer hori.

Hiru irabazleok bigarren fasera (estatu mailakora) igaroko dira. Badajozen izango da, martxoaren 19tik 22ra bitartean. Bigarren fase horretan urrezko domina lortzen dutenek nazioarteko talde olinpikoa osatuko dute, Nazioarteko 56. Matematikako Olinpiadan lehiatzeko, uztailean Chiang Main (Tailandia). Matematikako 30. Olinpiada Iberoamerikarrean parte hartzeko hautagaiak ere izango dira estatuko fasean lehiatzen direnak. Azken hori azaroan izango da Puerto Ricon.