euskaraespañol

Image of the day

Komunikatua, Euskal Herriko Unibertsitateko Errektoregoarena

First publication date: 19/12/2014

Grupo Vocento taldeko zenbait komunikabidetan gaur argitaratutako berri batek nahastea sortu du erakunde publikoetan, bai eta komunikabideetan ere. Informazio horren arabera, Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak adierazi du Unibertsitate Plana, egun Eusko Jaurlaritzan lantzen ari diren plana, UPV/EHUren kontrakoa dela (hitzez hitz: "hostil").

Euskal Herriko Unibertsitateak berretsi nahi du errektoreak adierazitako iritzien eta errektoreak emandako informazioaren arduradun bakarra erakunde honetako Errektoregoa dela, bertako zerbitzuen bidez. Idatzita dago eta grabatuta, atzoko bileran errektoreak ondokoa esan zuela: "Quiero recordar que hemos sabido adaptarnos a un entorno económico tremendamente hostil"; jarraian azalduta unibertsitateak ezin duela murrizketa gehiagorik jasan aurrekontuetan. Ondoren bai eman zuen Eusko Jaurlaritzari buruzko balorazio bat, aurreko egunean Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin izandako bilera dela eta. Horrela, adierazi zuen unibertsitateak lanean jarraituko duela, "confiando en que el compromiso mostrado ayer por la consejera de flexibilidad y apertura si las condiciones económicas cambian sea una realidad en el futuro y quede así reflejado en el plan".

Euskal Herriko Unibertsitateak gogorarazi nahi du unibertsitateko Gobernu Kontseiluaren bilerak isilpekoak direla, eta kontseilukideek, Estatutuen aginduz, gordean izan behar dituztela bileretan adierazitakoak, eta, edozelan ere, hirugarrenek egindako adierazpenak ez direla errektorearen iritziaren bermatzaile, ez baitira erakundearen Errektoregoak egiaztatuak.