euskaraespañol

Glaukomari buruzko ikerketa bikainerako Alcon Saria lortu dute UPV/EHUko ikerlariek

Neuro-Oftalmo-Biologia Esperimental ikerketa taldeak 2013ko saria jaso du Glaukoma Kongresuan

First publication date: 17/03/2014

(ezkerretatik eskuinetara) Sergio Pinar, Elena Vecino, Harkaitz Urkola
(ezkerretatik eskuinetara) Sergio Pinar, Elena Vecino, Harkaitz Urkola

UPV/EHUko Neuro-Oftalmo-Biologia Esperimental Ikerketa Taldeak 2013ko Glaukomari buruzko ikerketa bikainerako V. Alcon Saria eskuratu du Murtzian egindako Glaukoma Kongresuan. UPV/EHUko Zelulen Biologia eta Histologiako katedradun eta ikertzaile nagusi Elena Vecino, Arabako Unibertsitate Ospitaleko mediku-ondoko, Osasun-Ikerketako Institutu Bio Arabako ikertzaile eta UPV/EHUko irakasle Haritz Urkola; eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko mediku-ondoko eta BioCruceseko ikertzaile Marta Galdós eta Sergio Pinar dira taldekideak. Glaukomaren Espainiako Elkarteko sariak taldearen ikerketa jarduera aitortzen du; hau da, ikerketa proiektuak, aldizkari indexatuetako argitalpenak eta zuzendutako dotore tesiak.

Elena Vecinoren ustez, "sari horrek ontzat hartzen du oinarrizko ikerketa eta ikerkuntza klinikoa elkartzeko egin dugun lana, zeren eta zientzia-komunitatean ohiko eskemak apurtu dituen. Gure diziplina arteko ikertaldea aitzindaria izan da Euskadin, bai eta jarraibidea ere; izan ere, ikertaldeak oftalmologia barneko mediku egoiliarrak sartu ditu, mediku horiek oinarrizko ikerkuntza esperimentala hezibide hartu dute eta ikerketa klinikora itzulitakoan kolaborazioa mantendu dute." Ikertaldeko zuzendariak eredu suediarra jarraitu du -eredu horretan hezi zen-, eta, horrela, uste du noranzko bera segitzen laguntzen dutela aitorpenek eta sariek, "nahiz eta oraindik ez dagoen azpiegiturarik sinergi horiek sortzeko."

Neuro-Oftalmo-Biologia Esperimental ikerketa taldeak ikusteko sistemaren arazoei konponbidea bilatzea du helburu, hain zuen, taldeak ikertzen du: glaukoma, gaixotasuna sortzen duten kausak, egon daitezkeen tratamendu neurobabesleak eta orbaintzeko prozesua ebakuntzetan porrotak ekiditeko asmoz. Orain dela 18 urte lanean hasi zen ikerketa talde hau kontsolidatua eta Eusko Jaurlaritzak onartua da, eta Carlos III Institutuko begi patologiei buruzko RETICS zentroen sarean dago.

Itsumen atzeraezinaren lehenengo kausa da glaukoma eta munduko biztanleriaren % 2 baino gehiagori erasaten die. Kalkulatzen da munduko 67 milioi lagunek pairatzen dutela glaukoma, eta 4,5 milioik, itsumen osoa. Gainera, 2020. urtean, biztanlearen zahartze progresiboaren ondorioz 80 milioi lagunek nozituko omen dute.

Begi barneko presioaren areagotzeak eragiten du sintomarik gabeko gaixotasuna. Presio horrek erretinaren gongoil-zelulen heriotza sorrarazten du, eta, beraz, mezu bisuala ezin da burmuinera heldu. Itsutasuna ikuseremuaren inguruko arloan hasten denez, gaixotasuna ez da hautemangarririk hastapenetan.