‘Zergatik Geologia?’ erakusketaren inaugurazioa
- Event
When and where
21/09/2018, 11:00 - 00:00
Location
Bilbao (Bizkaia)
Description
Ostiralean, irailak 21, 11:00etan. Zazpikaleak/Casco Viejo metro geltokian, San Nikolaseko sarbidean inauguratuko da ‘Zergatik Geologia?’ erakusketa. Metro Bilbao, Energiaren Euskal Erakundea, Euskadiko Geologoen Elkargo Ofiziala eta UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatea elkarlanean arituko dira Geologia jakintzagaia zabaltzeko. Horretarako ‘Zergatik Geologia?’ erakusketa inauguratuko da Bilboko metroko geltokietan.
Esposizioa Geologiak zertarako balio duen azaltzen duten zortzi horma-irudik osatzen dute. Lurraren historia ezagutzeko balio izateaz gain, geologiaren arlo gehienek ekonomia eta ingurugiroan garrantzia dute; hala, besteak beste, azpiegiturak (errepideak, portuak eta eraikinak) eraikitzeko balio du, baita hidrokarburo-hobien esplorazioaz eta ustiapenerako guneak bilatzeaz eta giza kontsumorako eta ureztapenerako akuiferoak aztertzeaz eta ustiatzeaz arduratu ere.
Erakusketak egunerokoan geologiak duen garrantzia nabarmendu nahi du, eta, ondorioz, gizarteak hain beharrezkoak dituen geologo horiek prestatzeko beharrizana azpimarratu.
Esposizioa Zazpikaleak/Casco Viejo metro geltokian egongo da ikusgai irailean, eta Santutxu eta Santimami / San Mamés geltokiak bisitatuko ditu, urrian eta azaroan, hurrenez hurren
Ekitaldian izango dira:
- Eneko Arruebarrena, Metro Bilbaoko zuzendari nagusia
- Patxi Juaristi, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea
- Fernando Plazaola, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanoa
- Alfonso García de Cortázar, Euskadiko Geologoen Elkargo Ofizialeko zuzendaria
- Iñigo Ansola, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendaria
- Koldo Narbaiza, Euskera eta Hezkuntza Saileko zinegotzi ordezkaria
- Ana de Castro, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara arloko zuzendari nagusia
- Alex Franco, Energiaren Euskal Erakundeko Geologia eta Meatzaritza saileko arduraduna
- Luis Muñoz, Euska di ko Hidrokarburoak elkarteko zuzendaria