'Euskal Gramatika: Egiturak eta Osagaiak' lanaren aurkezpena
- Event
When and where
27/04/2023, 10:30
Description
Euskal Herriko Unibertsitateak Patxi Goenaga katedradun ohi eta euskaltzainaren EGEO (Euskal Gramatika: Egiturak eta Osagaiak) lana aurkeztuko du Bizkaia Aretoan. Goenagaren lan hau urte luzeetako emaitza da, karrera akademiko baten laburpena nolabait, eta 27tik aurrera unibertsitatearen web orrian egongo da eskuragarri libre.
Patxi Goenaga euskal gramatikagintza modernoan, ezinbesteko erreferentea izan den hizkuntzalaria eta maisua da. Azpeitiarra, 1948an jaioa, UPV/EHUko Euskal Filologiako Katedraduna jubilatu arte; Euskaltzaindiko Euskaltzain Osoa da gaur egun. 'Gramatika bideetan' argitaratu zuen hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran (Erein, 1978) eta gramatika sortzaile, hots, Noam Chomskyren orduko eredu teoriko berria ekarri zuen euskarara eta euskararen analisira.
Aurkezpenean egongo dira:
- Eva Ferreira, UPV/EHUko errektorea
- Patxi Goenaga, euskaltzaina eta lanaren egilea
- Itziar San Martin, UPV/EHUko Euskara Institutuko zuzendaria
- Miren Azkarate, euskaltzaina eta Euskara Institutuko zuzendari ohia;
- Beatriz Fernandez, gramatikaren editorea.