euskaraespañol

Image of the day

‘Egungo Euskal Literaturaren Historia’ bildumaren bukaera eta ‘Contemporary Basque Literature’ ingelesezko bertsioa aurkeztuko dira

  • Event

When and where

20/12/2017, 11:00 - 00:00

Location

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Description

Ostegunean, abenduak 21, 11:00etan, Bizkaia Aretoko Elhuyar gelan (Abandoibarra 3, Bilbo), ‘Egungo Euskal Literaturaren Historia’ obra osatu berria aurkeztuko da, baita  ‘Contemporary Basque Literature’ izenburuko ingelesezko bertsioa ere. UPV/EHUk argitaratu du lehenengoa, eta Nevadako Unibertsitateak bigarrena.

Prentsaurrekoan izango dira:

  • Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua
  • Jon Zarate, UPV/EHUko Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea
  • Jon Kortazar, UPV/EHUko Euskal Literaturako katedraduna, ‘Egungo Euskal Literaturaren Historia’ bildumaren zuzendaria eta ‘Contemporary Basque Literature’ren editorea

Zortzi liburuki eta 2.000 orrialdetan, ‘Egungo Euskal Literaturaren Historia’k euskal literatura aztertzen du, 1975etik gaur egunera arte. Liburuki bakoitza literatur genero bati eskaini diote, klasikoetatik (nobela, poesia, haur eta gazte literatura, ipuina, saiakera eta antzerkia) ikerketa akademikoetan hain ohikoak ez direnetara (komikia eta nobela eta zinearen arteko harremana). Liburuki bakoitzak bi parte ditu: sarrera bat, aztertutako aldian generoak izan duen garapenari buruzkoa, eta bigarrena, generoaren obra garrantzitsuak aztertzen dituena. Guztira, 130 obra aztertu dira, Jon Kortazarrek zuzentzen duen ‘LAIDA: Literatura eta Identitatea’ ikerketa taldeak egindako lan horretan.