AZALPENAK |
OEHk batez ere honako adiera hauek onartzen dizkio “ospatu” aditzari: “alabar, elogiar, ponderar, glorificar, conmemorar, festejar”. Hori dela eta, jaiak, festak, gorazarreak, inoren eguna, urteurrenak eta horrelako ospakizunak dagozkio “ospatu” aditzari. Ez ordea, bilerak, txapelketak, lehiaketak, jardunaldiak eta holakoak; horiei “egin” eta “izan” aditzak dagozkie. Baina, gertakariak eta urteurrenak “ospatu” ahal dira, festak eta bilerak “eginez”; hiletak, berriz, nekez “ospa” daitezke. Iturria: Euskararen ajeak, 151. or. |
DOKUMENTAZIOA |
|