Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

EHUTSI

Itema: 890
ERAMAN aditza gaizki erabiltzea

AZALPENAK

Gaztelaniaz, “llevarse bien” esapideak esan nahi du pertsona batzuk ongi konpontzen direla elkarrekin, eta “llevarse mal”, berriz, kontrakoa da. Horrelakoak elkarrekin ongi etorri/gaizki etorri eta beste forma batzuen bidez eman izan dira euskaraz (“moldatu”, “konpondu” aditzak baliatuta, adibidez), baina azken boladan indar handia hartzen ari da erdarazko esapidearen kalkoa: “ongi eraman / gaizki eraman” erabiltzen dute hiztun batzuek erdarazko “llevarse bien / llevarse mal” esapideen ordainetako. Esaldi bitxiak entzuten dira hortik abiatuta: “ez zara ongi eramaten osabarekin” eta holakoak.

Horrelako formek ez dute batere ñabardurarik ekartzen esanahiaren aldetik, eta ez dute euskarak izan lezakeen hutsunerik betetzen. Hortaz, uste dugu ez direla ontzat eman behar.

 
DOKUMENTAZIOA
  • Euskal Hiztegia
  • OEH
  • Zalantza-dantza: 26. or.