Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

EHUTSI

Itema: 860
KEZKATU, HARRITU aditzen erabilera desegokiak

AZALPENAK

KEZKATU: batzuetan NOR-NORI-NORK forman erabiltzen da, NOR-NORK aski den arren (“*kezkatzen dit” vs “kezkatzen nau”). Horretara iristeko bidea hau izan daitekeela uste dugu: “eso preocupa” = “horrek kezkatzen du”; eta gero, erdarazko “a mí” itzultzeko orduan, “niri” sartzen da jokoan, eta, horrela, “kezkatzen du + niri” = “*kezkatzen dit”.

Jokabide horren azpian, segur aski, beste aditz batzuekin ere gertatzen den fenomenoa dago: gaztelaniazko “a” preposizioa euskarazko datibo kasuarekin ordezkatzen da sistematikoki, kasu bakoitzaren xehetasunez ohartu gabe.

HARRITU: Analogia hau bide dago abiaburuan: “me cae a mí”, “me viene a mí”, “me suele tocar”, “me sucede a mí”....= “niri erortzen zait”, “niri etortzen zait”, “niri tokatzen zait”, “niri gertatzen zait”.... Hortik hasita, beste analogia desegoki hau gertatzen da: “eso/ese/esa me sorprende a mí” = “*hori niri harritzen zait”.

Funtsean, berriz ere “a” preposizioaren balioa datiboaren formarekin nahasten da, azaleko parekotasuna ezarrita; kasu horretan, gainera, euskarazko ergatiboaren eta absolutiboaren arteko desberdintasuna ere galtzen da. Guztiz desegokia da erabilera berria, beste esanahi bateko adierazpideari atea ixten diolako: “laguna niri harritu zait” = “mi amigo se me ha extrañado”.

 
DOKUMENTAZIOA
  • Euskal Hiztegia
  • OEH