Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

EHUTSI

Itema: 810
Aditza + AHAL vs AHAL + Aditza

AZALPENAK

Hitz-ordena kanonikoa euskaraz hau izaten da: aditza + ahal (ikusi ahal dut / ikusten ahal dut). Erabilera bereziak ere badira (ikus EGLU-II: 455.-461. or.).

Baina gaztelaniaz desberdina da hurrenkera: “poder + aditza” (puedo ver). Hori dela eta, hizkuntza horren eraginez, euskaraz ere gero eta gehiagotan erabiltzen da “ahal” aditza erdararen hurrenkera kalkatuz, esaldi neutroetan, hurrenkera ohikoa ez bezalako bat hartuta.

Bestalde, gogoratu behar da ahal aditz modalizatzaileak bi erabilera dituela, biak zuzenak: goiko adibideetan “-tu + ahal” eta “-ten + ahal” formak baliatu ditugu, batean bat eta bestean bestea, biak baliokideak baitira. Bigarren forma Nafarroan eta Iparraldean erabiltzen da. Bigarren forma horretaz, aipatzekoa da ezezkoan ere ederki erabil daitekeela:
- “ez dut ekartzen ahal (=ezin dut ekarri)”.

 
DOKUMENTAZIOA
  • EGLU-II: 455.-461. or.